Imanol Elizasu

 

ZARIA-KORU-ESKOLA-Diskagrabaketa_170304IMG_20170304_144051Musika eta abesbatzen munduan eskarmentu handia du Imanol Elizasu Lasak.

Musikenen, Gabriel Baltesen zuzendaritzapean, goi mailako koru zuzendaritza ikasketak burutu ditu.

Koru zuzendari moduan, munduan zehar hainbat lehiaketa eta jaialdietan parte hartu du: Tolosa, Cantonigros eta Manlleu (Kataluina), Torrevieja, Shaoxing (Txina), Castelnaudary, Dax eta Mont De Marsan (Frantzia), Llangollen (Erresuma Batua)), Shorndorf eta Altensteig (Alemania), e.a…Abesbatza federazio eta hezkuntza saila desberdinek gonbidatu dute ikastaro desberdinak ematera.

Pianoa eta ganbara musikako goi mailako ikasketak Maruxa Llorente eta Cristian Ifrim maisuekin amaitu eta Bartzelonan, Albert Jimenez Atenelle maisuarekin piano ikasketak sakondu ditu. Londreseko “Ghildhall School of Music & Drama”ko piano interpretazio titulua lortua du, ohorezko sariarekin. Musikenen, Maciej Pikulski maisuarekin piano laguntzaile ikasketak sakondu ditu.

Juan Eraso Maisuarekin ahots emisio ikasketak jaso ditu. Bajo-baritono bakarlari moduan, Dúo del Valle, Orchestre Région Bayonne –Côte Basque, Laetitia Casabianca, Didier Boiture, Valérie Fayet, Michel Sendrez eta beste hainbat talde eta zuzendariekin emanaldiak eskaini ditu.

2002-2010 urte bitartean, Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan, ahots emisio teknika irakaslea izan da