Zer da?

ZSantaZezilia2017wArgazkiakDSC02898Ongi etorria Zaria Koru Eskolara.

Imanol Elizasuren zuzendaritzapean abesbatza alorreko atal desberdinak lantzeko aukera izango duzu gure etxean. Ahotsa da instrumentu nagusia, kalitatezko musika-hezkuntza eskaintzeko giltzarria.

Musika prestakuntzan ahotsaren kanporatzea, abestiaren bitartez musikaren hizkuntza ikastea eta abesbatza oinarrizko ardatz nagusiak dira. Horiek dira Zaria Koru Eskolako formazio eskaintzaren zutabeak.

Zaria Koru Eskolan, musikaz gozatu eta ekintza ugaritan parte hartzeko aukera izango duzu: kontzertuak, emanaldiak, bidaiak, beste abesbatzekin elkartrukaketak, tailerrak, eta abar.