Nori zuzendua dago?
Zazpi urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei irekita dago Zaria koru eskola, kantua lagun, kalitatezko
musika formazioa jaso nahi duen orori.
Ahots emisioa, entzumen aktiboa, musika hizkuntza irakurketa, landu eta hobetuko ditu.
Dibertsioa eta exijentzia uztartzen dituen aktibitatea izateaz gain, kontzentrazio eta lan gaitasuna,
memoria, psikomotrizitatea eta arnasketa kontzientzia lantzen dira.
Pertsona baloreek (autoestimua, diziplina, laguntasuna, errespetua…), funtsezkoak dira Zaria koru
eskolako ekintza guztietan.