Zer eskainiko dizu Zaria Koru Eskolak?
Gure herriko kultur – ondarea eta izaera abiapuntu hartuta, kultura unibertsalaren eta aniztasunaren partaide egin nahi ditu partaideak. Baina kantua eta ahots emisioaren eskutik, kanporako bidaia aberasgarria abiatu ez ezik, nork bere burua ezagutu, mugak gainditu eta besteekin erlazionatzeko baliabideak ere eskaini nahi ditu eskola koral honek.
Zaria Koru Eskola elkartearen egiteko modua gainerako koru eskoletatik harago doala esan daiteke. Ahots emisioa, entzumen aktiboa eta musika irakurketa gaitasunetan trebatzeaz gain, Koru Eskolako partaideen kontzentrazioa, lan gaitasuna, memoria, psikomotrizitatea eta arnasketa kontzientea bezalako konpetentziak ere garatzen dira. Gainera, eskola honen bereizgarri da giza baloreen lanketa burutzen dituzten ekintza guztietan.
Zaria Koru Eskolak eskaintzen dituen baloreak, baloreak sortzen ditu
NORK BERE BURUA EZAGUTU
Nork bere burua ezagutzea da jakituriara garamatzan bidea. Gure mugak eta ahalmenak
zeintzuk diren jakiteak geure buruaren bertsio onena izatea ahalbidetzen digu.
DISZIPLINA, LANA ETA DIBERTSIOA
Funtsezkoa da une oro, prozesu bakoitzaz, jarduera bakoitzaz gozatzea. Diziplina, lana eta
dibertsioa eskutik doaz kalitate goreneko emaitzak lortzeko.
ERANTZUKIZUNA
Gutako bakoitza bere sufrimenduaren eta zorionaren kausa da. Emozionalki eta
ekonomikoki geure buruaz arduratzeko erantzukizuna hartzea da gizaki gisa heltzeko eta gure
bizi-asmoa gauzatzeko aukera ematen diguna.
TALENTUA
Denok dugu berezko potentziala talentua garatzeko. Gure barneko ahotsa entzutera
ausartzean datza auziaren muina, zeina, martxan jartzean, gure benetako bokazio bihurtzen
baita. Hau da, besteei eta bizi garen gizarteari balio handia eman diezaiekegun nolakotasunak,
indarrak, trebetasunak eta gaitasunak.
AUTOESTIMUA
Ez dugu mundua den bezala ikusten, gu garen bezala baizik. Horregatik, geure
burua maitatzea funtsezkoa da besteen eta bizitzaren pertzepzio zuhurragoa eta objektiboagoa
eraikitzeko, gure bihotza konfiantzaz eta ausardiaz elikatuz geure bidea jarraitzeko.