Zaria laguna

Gure proiektua gustuko baduzu eta ekonomikoki lagundu nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

2015. urtean Zaria Koru Eskola elkartea sortu zen. Kantua oinarri, hezkuntza eta kultura sustatzen dituen adin guztietako pertsonei zuzendurik dagoen irabazi asmorik gabeko elkartea.

Bideragarria izan dadin, partaideen sareko lana, bitartekaritza, desberdinen arteko harremanak eta lankidetzarako bide berriak gauzatzen dira bertan.

Kantu koraletik lortzen diren onura sozial, emozional eta psikologikoak mundu osoan onartuak dira, ongizate sozial eta emozionalari eusteko modu apartak dira, eta ekarpen hori egin nahi dio gure elkarteak gizarteari, ahalduntze pertsonala eta soziokomunitarioa eta autonomia pertsonala sustatuz.