Zer da?

Ongi etorria Zaria Koru Eskolara.

Imanol Elizasuren zuzendaritzapean abesteko beharrezkoak diren disziplina desberdinak lantzeko aukera izango duzu bertan. Ahotsa, norberaren instrumentu nagusia ezagutu eta erabiltzen erakusten dugu, kalitatezko musika hezkuntza izateko ezinbestekoa dena.

Ahotsaren ikuspegi integratzaile batetik lan egitea, pertsona bakoitzari bere potentziala garatzen lagunduz, kantu-teknika hobetuz, hura zainduz eta garatuz; ahotsa kontrolatuz ahalik eta adierazkorrena izateko. Zaria Koru Eskola elkartea hezkuntza eta kultura sustatzen dituen adin guztietako pertsonei zuzendurik dagoen proiektua da eta bideragarria izan dadin, partaideen sareko lana, bitartekaritza, desberdinen arteko harremanak eta lankidetzarako bide berriak gauzatzen dira bertan.

Kantu koraletik lortzen diren onura sozial, emozional eta psikologikoak mundu osoan onartuak dira, ongizate sozial eta emozionalari eusteko modu apartak dira, eta ekarpen hori egin nahi dio gure elkarteak gizarteari.

Zaria Koru Eskolan, musikaz gozatu eta ekintza ugaritan parte hartzeko aukera izango duzu: kontzertuak, ikuskizunak, elkartrukeak beste abesbatzekin, koru tailerrak zuzendari desberdinekin, gorputz espresioa, bidaiak etab.