Giltzarri Abesbatzak antolatutako Haurren Abesbatza Topaketa Lesakan

2016ko apirila Haur Kontzertua Lesakan

Apirilaren 23an, Giltzarri Abesbatzak Lesakan antolatutako Haur Abesbatzen Topaketan parte hartzeko ohorea izan genuen. Bertan, Baztan-Bidasoa eta Errenteriako 150 haurrek, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean, euren musika partekatu zuten. Ekitaldi berezia izan zen Giltzarriren 20. urteurreneko ospakizunen barruan, eta Zaria Koru Eskola ere bertan izan zen.