Zuzendaritza

Zuzendaria: Imanol Elizasu Lasa

Musika eta abesbatzen munduan eskarmentu handia du Imanol Elizasu Lasak. Musikenen, Gabriel
Baltesen zuzendaritzapean, goi mailako koru zuzendaritza ikasketak burutu ditu. Koru zuzendari moduan,
munduan zehar hainbat lehiaketa eta jaialdietan parte hartu du: Tolosa, Cantonigros eta Manlleu
(Katalunia), Torrevieja, Shaoxing (Txina), Castelnaudary, Dax eta Mont De Marsan (Frantzia),
Llangollen (Erresuma Batua)), Shorndorf eta Altensteig (Alemania), e.a… Abesbatza federazio eta
hezkuntza sail desberdinek gonbidatu dute kurtso desberdinak ematera.
Pianoa eta ganbara musikako goi mailako ikasketak Maruxa Llorente eta Cristian Ifrim maisuekin
amaitu eta Bartzelonan, Albert Jimenez Atenelle maisuarekin piano ikasketak sakondu ditu. Londreseko
“Ghildhall School of Music & Drama”ko piano interpretazio titulua lortua du, ohorezko sariarekin.
Musikenen, Maciej Pikulski maisuarekin piano laguntzaile ikasketak sakondu ditu.
Juan Eraso Maisuarekin ahots emisio ikasketak jaso ditu. Baxu baritono bakarlari moduan, Dúo del
Valle, Orchestre Région Bayonne–Côte Basque, Laetitia Casabianca, Didier Boiture, Valérie Fayet,
Michel Sendrez eta beste hainbat talde eta zuzendarirekin eskaini ditu emanaldiak. 2002tik 2010era
bitartean, Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan, ahots emisio teknika irakaslea izan da.

 

Aitor Gabilondo.

Interpretazio irakasle Zaria Koru Eskolan. 1974an jaio zen. Gipuzkoako eta Europako gazte koroan ibilia. EHUn Magisteritza musikala eta Musikoterapia tituluduna. Antzerkia Donostiako TAEn ikasia. Aktore, gidoilari, zuzendari, kantari eta musika irakasle ibiltzen da. Hezkuntzan, telebistan, antzerkian eta irratian lan egin du eta Juan Mari Beltranekin 3 diska argitaratu ditu. Zaria Koru Eskolan  dabil interpretazio irakasle eta eszena zuzendari.