Abestearen Onurak
01. BATU EGITEN GAITU
Talde bateko kide izatearen sentimendu handia sortzen du. Elkarrekin abesten dugunean, bihotzeko frekuentziak ere sintonizatzen dira. Sozializazioa, integrazioa eta errespetua sustatzen ditu. Oso ona helduentzat, eta zoragarria haurrentzat.
02. ZORIONTASUNEAN LAGUNTZEN DU
Kantatzeak endorfinak sortzen ditu, plazer sentimendua sortzen dutenak, eta oxitozinak, efektu lasaigarriarekin. Gogo-aldartea nabarmen hobetzen da taldean abestu ondoren, eta energiaz beteta sentitzen zara. Ez duzu inoiz probatu?
03. ESTRESA MURRIZTEN DU
Antsietatea gutxitzen du eta bizi-kalitatea handitzen du. Taldean abesteak meditazio kolektiboaren antzeko ondorioak ditu, eta bakardade- eta depresio-sentimenduak gutxitzen ditu. Abestu dutxan, autoan, baina abestu!
04. GORPUTZARENTZAT ONURAGARRIA DA...
Kantatzean askoz sakonago arnasten duzu, eta horri esker zure birika-gaitasuna hobetzen da, baita odolaren zirkulazioa eta oxigenazioa ere. Kantua zure gorputzeko goiko trenak egiten duen jarduera aerobikoa da.
05. ...BAITA GARUNARENTZAT ERE
Taldean abesteak gure eguneroko jarduera gehienak baino lan handiagoa eginarazten dio garunari. Matematikarako gaitasuna, memoria, hizkuntza-trebetasunak, hizkuntzak ikastea eta hitzik gabeko
06. HAURREI LAGUNTZEN DIE
Kantuak haurren ikasteko trebetasunak hobetzen ditu. Oro har, koruetan abesten duten haurrek errendimendu hobea lortzen dute, pentsamendua eta arrazoiketa, irakurketa, arreta, konfiantza eta autoestimua hobetzen baitituzte.
Zariaren Baloreak
Zer eskainiko dizu Zaria Koru Eskolak?
Gure herriko kultur – ondarea eta izaera abiapuntu hartuta, kultura unibertsalaren eta aniztasunaren partaide egin nahi ditu partaideak. Baina kantua eta ahots emisioaren eskutik, kanporako bidaia aberasgarria abiatu ez ezik, nork bere burua ezagutu, mugak gainditu eta besteekin erlazionatzeko baliabideak ere eskaini nahi ditu eskola koral honek. Zaria koru eskola elkartearen egiteko modua gainerako koru eskoletatik harago doala esan daiteke. Ahots emisioa, entzumen aktiboa eta musika irakurketa gaitasunetan trebatzeaz gain, Koru Eskolako partaideen kontzentrazioa, lan gaitasuna, memoria, psikomotrizitatea eta arnasketa kontzientea bezalako konpetentziak ere garatzen dira. Gainera, eskola honen bereizgarri da giza baloreen lanketa burutzen dituzten ekintza guztietan.
NORK BERE BURUAREN EZAGUTZA
Nork bere burua ezagutzea da jakituriara garamatzan bidea. Gure mugak eta ahalmenak zeintzuk diren jakiteak geure buruaren bertsio onena izatea ahalbidetzen digu.
DISZIPLINA, LANA ETA DIBERTSIOA
Funtsezkoa da une oro, prozesu bakoitzaz, jarduera bakoitzaz gozatzea. Diziplina, lana eta dibertsioa eskutik doaz kalitate goreneko emaitzak lortzeko.
ERANTZUKIZUNA
Gutako bakoitza bere sufrimenduaren eta zorionaren kausa da. Emozionalki eta ekonomikoki geure buruaz arduratzeko erantzukizuna hartzea da gizaki gisa heltzeko eta gure bizi-asmoa gauzatzeko aukera ematen diguna.
AUTOESTIMUA
Ez dugu mundua den bezala ikusten, gu garen bezala baizik. Horregatik, geure burua maitatzea funtsezkoa da besteen eta bizitzaren pertzepzio zuhurragoa eta objektiboagoa eraikitzeko, gure bihotza konfiantzaz eta ausardiaz elikatuz geure bidea jarraitzeko.
TALENTUA
Denok dugu berezko potentziala talentua garatzeko. Gure barneko ahotsa entzutera ausartzean datza auziaren muina, zeina, martxan jartzean, gure benetako bokazio bihurtzen baita. Hau da, besteei eta bizi garen gizarteari balio handia eman diezaiekegun nolakotasunak, indarrak, trebetasunak eta gaitasunak.