Baionako Lauga aretoan bi mila pertsona baino gehiagoren aurrean ikuskizun paregabean parte hartu genuen lehengo igandean, otsailak 11, Kukai eta Bilakarekin batera.
Otsailak 9an Donostiako Victoria Eugenian emanaldi hunkigaria eskeini genuen Jon Maia eta gonbidatu ugariekin batera. Esperientzia zoragarria izan zen.
Aurten berriro ere Bortziriako Koru Taillerrean Zariatxok parte hartu du. Imanol Elizasuk zuzendu ditu kurtso honetako hiru saioak eta azken emanaldian, apirilak 1ean, Zariatxoko abeslari boztuk laguntzen izan genituen kurtsoko haurrekin batera abesten.