Emanaladia Hannoverreko "Mädchenchor" abesbatzarekin batera

2018ko urria – Hannoverreko "Mädchenchor" Errenterian

Plazer handia izan zen Hannoverreko Mädchenchor abesbatza alemaniarra Errenterian hartzea. Kontzertua Fatimako parrokian egin zen, eta gure ahotsak eta bereak dotoreziaz eta emozioz bildu ziren emanaldian. Gudrun Schrofel eta Andreas Felberrek zuzenduta, musika esperientzia paregabeaz gozatu genuen. Gogotsu espero dugu 2019ko ekainean bisita egitea, Hannoverreko Abesbatzen Jaialdian parte hartuz.