Emanaldia Nachod-eko "Canto" abesbatzarekin batera

2024ko ekaina eta iraila – Nachod-eko "Canto"

2019an, Canto Náchod abesbatzak bisita egin zigun, eta urte honetako ekainean ere Errenterian hartu ditugu, gure abesbatzen arteko kultur trukearen bigarren zati gisa. Gure komunitateen arteko lankidetza estu horretaz gozatu dugu berriro. Laster arte!

Irailean ZariaGazek bira bat egin du Txekiar Errepublikan, Canto Náchod abesbatzarekin egindako trukearen barruan. 2019ko trukearen ondorengo itzulera are bereziagoa izan da; hiri berriez gozatzeko eta gure lagun txekiarrekin une ahaztezinak partekatzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko eta laster arte!