Posted on

Juan Pablo de Juan eta Coro de Jóvenes de Madrid

Mila esker Juan Pablo de Juan eta Coro de jóvenes de Madrid abesbatzari. Ohorea izan da gure artean horrelako talde zoragarria egon izana.
Eta mila esker ere kontzertu honen prestaketetan izan zareten denori. Eliza egokitu, lunch aretoa garbitu, luncha prestatu, antolatu, erosketak egin, kartelak jarri, dena jaso..e.a..
Eta zoragarria berriro ere Zariatxo eta Zariagaz. Zuek bai artistak!

Posted on

Uztailak 11, Schorndorf – Friburgo – Errenteria

Etxera iritxi gara.
Esker oneko hitzak besterik ez ditugu. Mila esker Shorndorfeko familiei, Max Planck eskolako arduradunei (Birgit Kammer, Frank Dürr...), Zaria Koru Eskolako famili eta lagunei eta nola ez, bidai osoan zehar jarrera zoragarria erakutsi duten Zariagazeko abeslariei. Muxu handi bana denori!