Ludotekako haurrekin lan saioak

2024. urtean zehar – Ludotekakoekin lan saioak

Abenduaren 12an, Ludoteken eta Gaztelekuen Jaialdian parte hartu genuen Niessen Kultur Etxean. Ludoteketako haur eta nerabeek Zaria Koru Eskolarekin landu zuten emanaldi bat aurkeztu zuten, eta gaztelekuek Lagunak 3.0 film laburra estreinatu zuten. Asko ikasi dugu gazteekin lanean!