Mila esker JuanMari Mañerori gaur egindako elkarrizketa eta erreportaiarengatik!
Egilea: zaria
Musikak elkartzen gaitu. The King’s Singers & Soundabout inclusive choir
Hiru urte Zaria abesbatza EEBBetan ego zela.
Gaur Diario Vascon elkarrizketa.
Guztia prest dugu 2020/2021 ikasturtean ere adin orotako ikasleek abesbatza musikaz goza dezaten eragiteko!
- Zabalik dago 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea
- 2020/2021 ikasturtera begira, eskolatarako taldeen eraketa eta baldintzak errealitate berrira egokitu ditugu, segurtasuna bermatzeko.
- Abesbatza-musikaren arlo teknikoak eta errepertorioa ezagutzeaz gain, gure eskaintzaren ezaugarria da giza-balioak eta talde-dinamika lantzea.
COVID19-k eragindako osasun-krisiari aurre egin eta errealitate berriari helduz goazen honetan, zabalik dugu jada 2020/2021 ikasturterako matrikula egiteko aukera. Izan ere, COVID19ak eragindako egoerak aginduta, zuzeneko eskolak zein emanaldiak eten badira ere, Zaria Koru Eskolan ahotsaren inguruko lanketa eta gozamena uztartzen jarraitu dugu hilabeteotan: konfinamendu garaian online eskolen bidez eta, ondoren, duela aste batzuetatik hona aurrez aurreko eskolatan, beharrezko segurtasun neurriak hartuta betiere. Eskola horietan azarorako aurreikusitako ikuskizuna prestatzen dihardugu, besteak beste: The Beatles talde ingelesaren eta bertsolaritza uztartuko dituen emanaldia.
2020/2021 ikasturtera begira, eskolatarako taldeen eraketa eta baldintzak errealitate berrira egokituta, segurtasuna bermatzeko. Irailetik aurrera, gure jardunaren espiritua betiko berbera izango da: abesbatza musikaz gozatu eta aldi berean kultur-jardueraren, taldekako lanaren eta giza-balioen lanketaren bidez norberaren giza-garapena eta garapen intelektualean sakontzea; eta hori ikasleen segurtasuna lehenetsiz egingo dugu: taldeen eraketa eta eskolak emateko baldintzak unean uneko egoeraren arabera egokituko ditugu. Hartara, taldeak mugatuak izango dira, segurtasun distantziak gordeko dira eta beharrezko garbitasun neurriak hartuko dira.
Gure formakuntza-eskaintzaren helburu nagusia da haur, gazte zein helduen artean abesbatza musikarekiko grina eta zaletasuna piztea, kalitatezko musika formakuntzaren bidez. Horretarako adinaren araberako taldeak eratzen ditugu eta horietan egindako lanak Eskolako abesbatzatan du isla: 6 eta 9 urte bitarteko haurrek Zariatxiki Abesbatza osatzen dute, 10 eta eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek Zariatxo Abesbatza, 16 eta 17 urte arteko gazteek Zariagaz Abesbatza eta hortik gorako adina dutenek Zaria Abesbatza eta Zaria Ensemble taldean jarduten dute; baina adin ezberdinetako kantariek elkarrekin abestea ere garrantzizkoa da gure plangintzan.
Hezkuntza zein kulturgintzan ezinbestekoak dira eragile ezberdinen arteko sinergiak eratzea. Zentzu horretan, Zaria Koru Eskola Oarsoaldean errotutako eskola gara eta elkarlanean dihardugu Errenteriako Bizarain, Egiluze, Gamon, Koldo Mitxelena, Orereta eta Telleri ikastetxeekin eta Oiartzungo Elizalde ikastetxearekin, eta baita hainbat erakunderekin ere. Nazioartera begira ere bagaude eta harremanak ditugu Katalunia, AEB, Alemania, Frantzian edo Txekiar Errepublikako hainbat abesbatzekin eta etorkizuneko egitasmoen artean ditu, besteak beste, Parisen eta Katalunian kontzertuak ematea eta frantziar zein txekiar abesbatzak Errenterian hartzea.