2019ko abendua – Cor de l'escola de música de Manlleu Errenterian
2019ko abenduaren 7an eta 8an, ohore handiz hartu genuen Errenterian Manlleuko musika eskolako abesbatza, Buia Reixachen zuzendaritzapean. Bisitan, sekulako kontzertua eskaini zuten Fatimako elizan. Plazer bat izan zen une hauek beraiekin partekatzea, eta 2020ko maiatzean Zariatxo abesbatza Manlleura joateko irrikitan gaude truke honekin jarraitzeko.







