Emanaldia "Kantu berri bat gara" Jon Maiarekin batera

2025eko apirila eta maiatza – Kantu berri bat gara

Gau bereziak bizi ditugu Iruñako Baluarte auditorioan eta Zumaiako Itzurun hondartzan Jon Maiaren Kantu berri bat gara ikuskizunetan. Musikaz eta artez betetako esperientzia batzuen parte izateko ohorea izan dugu, beste gonbidatu askorekin batera, parte-hartzaile bakoitzaren sormena eta talentua ikasiz eta gozatuz. Gau horiek ez ditugu ahaztuko, plazer bat parte hartu izana!