2019ko uztaila – Etxepare Euskal Institutua eta Quebec
Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak antolatutako Quebec-Euskadi kultur lankidetzan parte hartzeko aukera izan dugu. 2019ko uztailaren 2tik 5era, Euskal Herriko eta Quebeceko eragileen arteko topaketa batean parte hartu genuen, esperientziak partekatuz eta lankidetza-modu berriak aztertuz.





