Posted on

Udaberri betea Zaria Koru Eskolan

Udaberri betea Zaria Koru Eskolan duguna. Castelnaudary, Donibane Garazi, Benito Lertxundiren diska, "Aralar" dokumentalaren musikaren grabaketa Pello Ramirezekin, Iruñan eta Donibanen emanaldia...eta gaur ekainak 16an ospatuko dugun "Abesbatza eskolan" emanaldia prestatzen hasiko gara. Gaur Zarian, Koldo Mitxelena eta Orereta ikastetxetako ikasleak izango ditugu, ekainak 16ko kontzertua prestatzen.

Posted on

Zaria txiki, Zariatxo eta Zariagaz Lesakan 2018-03-24

Hirugarren urtez jarraian Bortziriak - Baztaneko haur kantarien topaketan izan gara. Sekulako emanaldia eta lana Zaria Koru Eskolako haur eta gazteek burututakoa. Mila esker Giltzarri abesbatzari eta topaketan parte hartu duzuen abeslari guztioi.

Orain atseden pixka bat, indarberritu eta opor bueltan Castelnaudaryko Nazioarteko jaialdia, Donibane Garazi - Baigorri Nafarroa eguna, Benito Lertxundirekin diska grabaketa, Iruñako Orfeoia, Pasai Donibanen emanaldia eta ekainak 16an Errenteriako eskolekin eta Donibane Garaziko abeslariekin kurtso amaierako emanaldia.